Jolasen helburu nagusia ongi pasatzea da, baina horrez gain, balore ezberdinak ere transmititu daitezke (laguntasuna, errespetua, hezkidetza...).
Arrazoi ezberdinengatik (Haurrek gutxiago jolasten duteherri edo auzoetako kaleetan, jostailuen merkataritzaren eragin basatia, lehiakortasun akademikoaren gizartean bi

Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, produktua sortzea ez duen beste edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da, aisialdiak eta jolasak apurtu nahi duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko tarteko bat baita.
Madrileko ostatu bateko horman kartel bat dago: "debekatuta dago abestea" dio.
Rio de Janeiroko aireportuko horman kartel bat dago: "debekatuta dago maletak eramateko orgatxoekin jolas egitea" dio.
Beraz: oraindik ere bada abesten duenik, oraindik ere bada jolas egiten duenik.
Eduardo Galeano
Jolasaren elementuak:
- Askea
- Bereizia
- Arautua
- Ez produktiboa
- Zorizkoa
- Jarduera atsegina, kitzikagarria
- Irudizkoa
Hurrengo web-gune honetan, Urtxintxak bildutako hainbat Euskal jolas ikusiko dituzue, Bakoitza nola jolasten den ongi azalduta dago baita nori zuzendua eta beste hainbat gauza ere:
No hay comentarios:
Publicar un comentario