miércoles, 23 de enero de 2008

LUDOTEKA

Ludotekak aisialdia aurrera eraman ahal izateko dauden lokalak dira, haurrei zuzenduak daude. Hurrak mailegu zerbitzuan jostailuak lortu ditzaketen lekua, ludotekari edo hezitzaile baten laguntzaz jolastu dezaketelarik.

Honela, haur ludotekak definitzerakoan, haur eta gazte adinari zuzenduak dauden instituzio atseden kulturalak direla azpimarratu behar da. Hauen funtzioa haurraren pertsonalitatea garatzea da, honetarako bitartekoa jolasa eta jostailua delarik.

Ludotekaren helburuak:
  • Haurrek gustokoak dituzten jostailuen eskeintza.
  • Taldeko jolasaren garapena, adin beretsuko lagunekin.
  • Haurra eta helduaren arteko komunikazio eta harremanaren hobetzea.
  • Jostailu baten erosketaren aurrean orientazioa eskeintzea.
  • Heziketa berezia behar duten haurrei material ludikoaren eskaintza
  • Hautsitako jostailuen konponketa
  • Ludotekako tailerretan jostailuen eraikitzea
  • Jolasa eta jostailuaren inguruko ekintza ludikoak antolatu
  • Jostailuaren aurrean haurrak duen erreakzioaren behaketa
  • Jostailuaren material kalitatea aztertu eta okerrenbat egongo balitz egileari honen berri eman.
Ludotekakbetetzen dituen funtzioak:
  1. Funtzio pedagogikoa: Jolasaren funtzio hezitzailea kontuan harturik, jolas on eta egokien hautesketa egiten du, haurraren adinara egokitua.
  2. Gizarte funtzio egokitzailea: Ludotekak aukera berdina ematen die egoera familiar, ekonomiko eta sozial desberdina duten haurrei, honela desberdinketa sozio-kulturalak murrizten dituelarrik.
  3. Funtzio komunitarioa: Jostailuen erabilpena eta ardura amankomuna da. Gurasoentzat aholkularitza eskeintzen da.

No hay comentarios: