Blog honetan aisialdia eta hezkuntzaren arteko erlazioaz hitz egingo dut. Aisialdiak hezkuntzan duen garrantziaz, izan ere, askotan kontutan hartzen ez badugu ere, hezkuntza era dinamiko eta dibertigarrian transmititu eta jasotzeko modua da aisialdia. Bertan ikusiko duzuen informazio asko Urtxintxa eskolako txostenetatik ateratakoa izango da.
martes, 5 de febrero de 2008
AISIALDIA ETA DENBORA LIBREA
Bi kontzeptu hauek elkar loturik daude, baina ez dute esanahi berdina, nahiz eta askotan nahasten ditugun. Aisialdia gure denbora librean ematen da aurrera, baina denbora libre guztia ez da aisialdia.
Denbora librea: obligaziorik ez duguneko denbora tartea, hau da, lan orduak edo ordu okupatuak ez direnak. Konturatzen garena baino denbora libre gehiago dugu, baina gehienetan alferrrik galtzen dugu.
Hala ere, askotan denbora librearen barruan, egiten ditugun zenbait gauza, nahiz eta, lan ordukoak ez izan, maila batean beharrezkoak direnak dira, hala nola, jatorduak, etxeko lanak, alde batetik bestera joaten pasatzen dugun denbora, enkarguak...
Aisialdia: Denbora librearen barruan, guk nahi duguna egin ahal izateko geratzen zaigun denbora izango litzateke, hau da, eguneroko lan eta okupazioetatik "soberan" dugun denbora hori.
Kontzeptu hau argi ikus dezakegu hurrengo taulan:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario