miércoles, 23 de enero de 2008

UDAKO EGITASMOAK

Haur eta gazteei zuzenduriko aisialdian, oso ohikoak dira udaran egiten diren ekintzak. Udan eskola ez dutenez denbora libre asko izaten baitute eta denbora hori aisialdirako erabiltzea oso aproposa da.

Udako egitasmo hauen baitan ere funtzio pedagogikoak daude. Hezitzaileak haur eta gazteei heziketa egitasmo baten baitako baloreak transmititzea dute helburu: sorkuntza, laguntasuna, sentiberatasuna, autonomia pertsonala,...

Egitasmo hauek gaurko gizartean funtzio ezberdinak betetzen dituzte, segun eta nondik begiratzen dugun:
  • Gurasoentzat: Gehienatan haurrak nonbaiten "uzteko" aukera bezala ikusten dute, urtean zehar eskolak bete duen funtzioa jarraituz. Baina badira haurrak erlazionatzeko edota jolasten ikasteko bidaltzen dituztenak ere (oso gutxi, tamalez)
  • Haur eta gazteentzat: Erlazionatzeko, ingurune berriak ezagutzeko, ohikoak ez diren ekintzak burutzeko, balore nahiz helburu batzuen baitan hazteko,...
  • Hezitzaileentzat: Komunitate/errealitate batekiko konpromisoa gauzatzeko aukera, sarrera ekonomiko gisa, arlo teorikoa praktikan jartzeko, errealitate/ingurune berriak ezagutzeko aukera, beste hezitzaileekin elkarrekintza,...
  • Gizartearentzat: Egoera sozioekonomiko gutxiagotuetan dagoen jendearen partaidetza bultzatu/ahalbideratu, heziketa eremu berrien onarpena suposatzen du,...
Udan egin ohi diren egitasmo ezberdinak hurrengoak dira:
  • UDALEKU IREKIAK:
Normalean udaran zehar, tokian tokiko ikastetxeetan gauzatzen dira. 3-11 urte bitarteko haurrei zuzendua egoten da eta gehienetan goizez bakarrik izaten da, asteko bost egunetan, asteburuetan ez. Dena dela, ezaugarri hauek aldakorrak dira talde ezberdinen arabera.Udaleku irekiak gainontzeko egitasmoetatik bereizten dituen ezaugarria zera dela esan genezake:haurrak etxera joaten direla lotara.

  • UDALEKUAK:
Haurretik prestatuta dauden aterpetxeetan garatzen dira.Bertan, 6-12 urte bitarteko haurrek, hezitzaileekin batera, udalekuak irauten dituen egunetan zehar, denentzat ahalik eta positiboena izango den elakarbizitza eraiki beharko dute. Ekintza ohikoenak: tailerrak, irteerak, jolas erraldoiak (interes gune ezberdinetatik abiatuz), ...

  • IBILALDIAK:
Oinez edota bizikletan egin ohi diren ibilbideak dira, non ohikoena egun bakoitzean leku ezberdin batean lo egitea den. Esperientzia zeharkaldietako gune ezberdinak bisitatzean datza, hau da, paisaia ezberdinak ikuskatu eta taldearekin bizipenak konpartitzean.

  • KANPALDIAK:
Naturarekiko kontaktu zuzena ahalbidetzen duten heziketa egitasmoak dira, beraz, kanpin dendetan gauzatzen dira eta orokorrean 6 urtetik gorako haur eta gazteekin. Gauzatzen diren ekintzek ere harreman zuzena edukiko dute ingurune naturalarekin eta beronekiko harremanarekin.

  • EGONALDIAK:
Denbora tarte garrantzitsu bat eskaintzen zaio ekintza mota konkretu bat egiteari: ingelera edota euskararen irakaskuntzari, abentura ekintzak egiteari, bidaiatzeari, ... Beraz, interesgune bat zehazten da eta egonaldian zehar erreferentzia bilakatzen den gaia izanik, ekintza ugari burutzen dira gaia jorratzeko.

  • AUZOLANDEGIAK:
Boluntarioen laguntza behar duten gizarte proiektuetan oinarritzen dira: ingurumenaren zainketa, eraikinen berrikuntza,... Orokorrean, goizez proiektuaren lanak burutzen dituzte etaarratsaldean, berriz, aisialdiko ekintzak.

  • ELAKARTRUKEAK:
Ingurune ezberdinetako gazteak elkar ezagutzeko, ohiturak elkartrukatzeko, euren herriak ezagutzeko,...

No hay comentarios: