miércoles, 23 de enero de 2008

AISIALDIKO HEZKUNTZA

Aisialdiko heziketak, printzipioz, zeregin bikoitza du: alde batetik, gizabanakoak duen atsedenaldian heztea, eta bestetik, atsedenaldirako heztea.

Lehenengoari dagokionez, soilik heziketa motaren bat garatzen den denbora epeaz hitz egingo genuke. Aisialdia, kasu honetan, hezigarria den ekintza bat garatzeko denbora da. Dena dela, gerta liteke, une horretan garatzen den ekintzak aisialdiarekin zerikusirik ez izatea (oposizioak prestatzeko, birziklatze edo trebatze ikastaroak egiteko,...)

Bigarrenari dagokionez, aisialdia helburu bihurtzen da, hots, gizakia prestatu nahi da bere atsedenaldia modurik positiboenean bizi dezan.

Bi kontzeptu hauek ez dira elkarren arten baztergarriak, azken finean, aisialdiaren bitartez hezteaz hitz egiterakoan, bi definizioen arteko lotura egiteaz gain, kontzeptu zabalago bat lortzen baitugu: gizabanakoa aisialdiaz baliatuz aisialdia bizitzeko prestatzen da; denbora horretan garatzen diren ekintzak aberatsak diren neurrian astialdi aberats bat bizitzea lortuko da.

Aisialdiko heziketaren oinarriak:
  • Denboren arteko polarizazioa gelditu
  • Aisialdi hezigarrirako denbora batu
  • Heziketa eremu desberdinen partaidetza
  • Ez aspergarria
  • Zer eta nola-ren autonomia
  • Ongi pasa, sortu eta ikasi: elkarren arteko osagarritasuna
  • Kontenplazio hutsari errespetua
  • Ebaluaketa: ekoizpen hutsera ez mugaturik
  • Egunerokotasunean plazerra suspertu
  • Ez ohikotasunaren aukera bultzatu
  • Gizabanakoaren aisia eta aisi konpartitua bateragarriak egin
  • Aisialdi eredu kaltegarriei, kaña!

1 comentario:

Unknown dijo...

Gizabanakoaren aisialdiak garrantzi handia du bere nortasunean. Beraz oso garrantzitsua da hasieratik aisialdi egokia izatea. Nik bereizketa bat egingo nuke nahiz eta gero eta hurbilago dauden bat bestearengatik. Hiriko haurren eta herriko haurren arteko aisialdia.

Oinarriak duen garrantzia kontuan harturik, hirian aisialdian ez dira lagunekin kalera ateratzen. Asko jota lagunaren etxera edo laguna zure etxera. Gizarte paranoiko honen gaitza da, beldurra. Gurasoek hirian zeozer gertatzeko beldurra dute. Gainera seme-alabarik onena eduki dezaten partikular, ingeles, solfeo eta abarren gaindosia ematen diote aisialdirako denbora murriztuz.

Herri batean ordea, gehiago ateratzen dira kalera nahiz eta herrietakoa ere hiri joera nabarmena hartzen ari den azkenaldian. Lagunekin futbolean, goman, berriketan, abenturan inguruko zelaietatik ibiltzen dira. Agian fuerteegia da hau baina, aisialdian galtzak zulatu eta hezurrak hautsi behar dira. Bizitzarako garrantzitsua baita arazoen aurrean aurre egiten jakitea. Imajinazioa lantzen dute, elkarbanatzen ikasi, arriskuak non dauden ikusi, natura ulertu, beraien pelikula egin…

Haurrak kalera atera behar du eta imajinazioa dantzatu, gozatu. Guraso beldurtiei, kaña!