Gaur egungo gizarte kapitalista honetan kontsumismoa barru barruraino sarturik daukagu, eta horrek gure aisialdia bizitzeko moduan ere izugarrizko eragina du.
Gizarteak berak, kontsumista bilakatzen gaitu. Beherapenak, gabonak,... besteak beste dira horren adibide garbia. Neguko edozein larunbatetan merkatal zentruren batera joanez gero (are gehiago eguraldi txarra egiten badu) jendez beteta egoten dira. Jendea egun pasa mendira edota zerbait bisitatzera joan beharrean, erosketak egitera joaten da. Honekin ez dut esan nahi erosketak egitea txarra denik, baina askotan behar ez ditugun gauzak erosten bukatzen dugu, behin joanda nola bueltatu ezer gabe!
Aisialdian eragina duen beste kontsumismo mota bat bideojoko eta horrelakoena da. Oraingo haur eta gazte gehienek dute mugikorra, ordenagailua, telebista gelan, bideojokoak,... Haur eta gazte hauetariko askok, nahiago izaten dute etxean gelditu, lagunekin kalera irten baino. Gainera etxean daudenean ere gelan isolatuta egoten dira, beraien bideojokoekin edota interneten nabigatzen. Horrelako jendea arazoak izaten ari da, gauza guzti horiekiko menpekotasuna du, eta gainera gizarteratzeko arazoak ere baditu, ez baitakite besteekin erlazionatzen.
Bueno, horiek muturreko kasuak dira, baina adibide gisa balio digute, gure begien aurrean dugun arazoaz konturatzeko. Horrek ez du esan nahi bideo jokoak, telebistak edota ordenadoreak kendu behar direnik, baina erabiltzen jakin behar dira. Guztiarekin gertatzen den bezala, gehiegizko erabilera kaltegarria izan daiteke.
Honekin zerikusi handia duen bideo bat ikus dezakezue, "Aisialdiaren Alternatibak" izenburuarekin aurretik egin dudan sarrera batean. Ikusi ez baduzue, ikustea gomendatzen dizuet!
2 comentarios:
Aupa Amaia!
Interneten ikusmiran nenbilen eta zure artikuluarekin topatu naiz.
Gizarte kontsumista honetan, denok desio dugu egunero zerbait gehiago, zerbait hobea, pertsona gisa "handiago" egingo gaituena. Baña aldi berean, "txikiak" egiten ari gara, egunetik egunera balore garrantzitsuak galtzen ditugulako.
Bakoitzak gero eta gehiago begiratzen diogu gure barrenari, alboan nor daukagun konturatu ere egin gabe.
Helduak horrela bagalbiltza, (bizilagunari egun onak eman gabe, elkarren artean errespeturik eduki gabe...) haurrek nola jokatuko dute?
Ba argi dago, geuk bezala. Eta jokaera hori, zeuk esan bezala, aisialdian nabaritzen da.
Orain gutxi, herriko parkean, 10-11 urteko haur talde batekin topatu nintzen. Ez zebiltzan futbolean, korrika, dantzan edo txisteak kontatzen, (gu ibiltzen ginen modura) bakoitza bere makinitatxoarekin zebilen beste mundu baten barnean.
Horregatik, haur eta gaztetxoek aisialdia aprobetxatzen ikastea garrantzitsua iruditzen zait.
Hori lortzeko, ezinbestekoa da, lehenik eta behin guk geure aisialdi denbora aprobetxatzea.
SEGI HORRELA NESKA!
beste bat arte
Nik uste dut gauza guztiek dituztela bere alde onak eta alde txarrak. Arazoa gehienetan extremoetara eramatean sortzen da arazoa. Denarekin. Alkohola, drogak, bideojokuak, erosketak, kirola egitea… asko eginaz arazoa sor dezake. Saldu nahi diguten gizarte eredua ez da onena baina beste gizarte eredu bati bideak ixten dizkio. Zaila da gaur egunean aisialdi ez lukratiboak bilatzea. Denek dute atzean kontsumismoa eta kapitalismoa. Saiatzen gara alternatibak ematen baina alde guztietatik kritikatuak izaten gara. Nik egia esan, erosketak egitea gorrotatzen dut eta ez dut arazo handirik. Gelan telebista bat dut eta orduak ezerezari begira pasatzeko kapaza naiz. Neurria hartzea batzutan kostatzen zait. Baina kalera ateratzen naiz (etxean gutxitan sartzen naiz). Erlazionatzen naiz ingurukoekin eta beraiek ere nirekin. Arazoaren irtenbidea bien erdibide bat uztartzean datza.
Publicar un comentario