AISIALDIA
Blog honetan aisialdia eta hezkuntzaren arteko erlazioaz hitz egingo dut. Aisialdiak hezkuntzan duen garrantziaz, izan ere, askotan kontutan hartzen ez badugu ere, hezkuntza era dinamiko eta dibertigarrian transmititu eta jasotzeko modua da aisialdia. Bertan ikusiko duzuen informazio asko Urtxintxa eskolako txostenetatik ateratakoa izango da.
martes, 5 de febrero de 2008
AISIALDIA ETA DENBORA LIBREA
Bi kontzeptu hauek elkar loturik daude, baina ez dute esanahi berdina, nahiz eta askotan nahasten ditugun. Aisialdia gure denbora librean ematen da aurrera, baina denbora libre guztia ez da aisialdia.
Denbora librea: obligaziorik ez duguneko denbora tartea, hau da, lan orduak edo ordu okupatuak ez direnak. Konturatzen garena baino denbora libre gehiago dugu, baina gehienetan alferrrik galtzen dugu.
Hala ere, askotan denbora librearen barruan, egiten ditugun zenbait gauza, nahiz eta, lan ordukoak ez izan, maila batean beharrezkoak direnak dira, hala nola, jatorduak, etxeko lanak, alde batetik bestera joaten pasatzen dugun denbora, enkarguak...
Aisialdia: Denbora librearen barruan, guk nahi duguna egin ahal izateko geratzen zaigun denbora izango litzateke, hau da, eguneroko lan eta okupazioetatik "soberan" dugun denbora hori.
Kontzeptu hau argi ikus dezakegu hurrengo taulan:
martes, 29 de enero de 2008
Jolasa
Blog honen sarreran edo deskribapenean, aisialdia, jolasaren bidezko heziketa bezala definitu dut. Beraz, hau horrela izanik, jolasak duen garrantzia, batez ere haur eta gazteen heziketan, ezin dugu ukatu.
Jolasen helburu nagusia ongi pasatzea da, baina horrez gain, balore ezberdinak ere transmititu daitezke (laguntasuna, errespetua, hezkidetza...).
Arrazoi ezberdinengatik (Haurrek gutxiago jolasten duteherri edo auzoetako kaleetan, jostailuen merkataritzaren eragin basatia, lehiakortasun akademikoaren gizartean bizitzea,...), jolas libre edo bat batekoa desagertzen joan da. Jolasak galduz joan dira, transmisioaren katea apurtu baita (familia, kalea), eta gehienek gehienek oso gune zehatzetan eta ozta ozta iraun dute.
Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, produktua sortzea ez duen beste edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da, aisialdiak eta jolasak apurtu nahi duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko tarteko bat baita.
Madrileko ostatu bateko horman kartel bat dago: "debekatuta dago abestea" dio.
Rio de Janeiroko aireportuko horman kartel bat dago: "debekatuta dago maletak eramateko orgatxoekin jolas egitea" dio.
Beraz: oraindik ere bada abesten duenik, oraindik ere bada jolas egiten duenik.
Eduardo Galeano
Jolasaren elementuak:
Hurrengo web-gune honetan, Urtxintxak bildutako hainbat Euskal jolas ikusiko dituzue, Bakoitza nola jolasten den ongi azalduta dago baita nori zuzendua eta beste hainbat gauza ere:

- Askea
- Bereizia
- Arautua
- Ez produktiboa
- Zorizkoa
- Jarduera atsegina, kitzikagarria
- Irudizkoa
Hurrengo web-gune honetan, Urtxintxak bildutako hainbat Euskal jolas ikusiko dituzue, Bakoitza nola jolasten den ongi azalduta dago baita nori zuzendua eta beste hainbat gauza ere:
jueves, 24 de enero de 2008
AISIA ETA KONTSUMOA
Gaur egungo gizarte kapitalista honetan kontsumismoa barru barruraino sarturik daukagu, eta horrek gure aisialdia bizitzeko moduan ere izugarrizko eragina du.
Gizarteak berak, kontsumista bilakatzen gaitu. Beherapenak, gabonak,... besteak beste dira horren adibide garbia. Neguko edozein larunbatetan merkatal zentruren batera joanez gero (are gehiago eguraldi txarra egiten badu) jendez beteta egoten dira. Jendea egun pasa mendira edota zerbait bisitatzera joan beharrean, erosketak egitera joaten da. Honekin ez dut esan nahi erosketak egitea txarra denik, baina askotan behar ez ditugun gauzak erosten bukatzen dugu, behin joanda nola bueltatu ezer gabe!
Aisialdian eragina duen beste kontsumismo mota bat bideojoko eta horrelakoena da. Oraingo haur eta gazte gehienek dute mugikorra, ordenagailua, telebista gelan, bideojokoak,... Haur eta gazte hauetariko askok, nahiago izaten dute etxean gelditu, lagunekin kalera irten baino. Gainera etxean daudenean ere gelan isolatuta egoten dira, beraien bideojokoekin edota interneten nabigatzen. Horrelako jendea arazoak izaten ari da, gauza guzti horiekiko menpekotasuna du, eta gainera gizarteratzeko arazoak ere baditu, ez baitakite besteekin erlazionatzen.
Bueno, horiek muturreko kasuak dira, baina adibide gisa balio digute, gure begien aurrean dugun arazoaz konturatzeko. Horrek ez du esan nahi bideo jokoak, telebistak edota ordenadoreak kendu behar direnik, baina erabiltzen jakin behar dira. Guztiarekin gertatzen den bezala, gehiegizko erabilera kaltegarria izan daiteke.
Honekin zerikusi handia duen bideo bat ikus dezakezue, "Aisialdiaren Alternatibak" izenburuarekin aurretik egin dudan sarrera batean. Ikusi ez baduzue, ikustea gomendatzen dizuet!
miércoles, 23 de enero de 2008
AISIALDIKO HEZKUNTZA
Aisialdiko heziketak, printzipioz, zeregin bikoitza du: alde batetik, gizabanakoak duen atsedenaldian heztea, eta bestetik, atsedenaldirako heztea.
Lehenengoari dagokionez, soilik heziketa motaren bat garatzen den denbora epeaz hitz egingo genuke. Aisialdia, kasu honetan, hezigarria den ekintza bat garatzeko denbora da. Dena dela, gerta liteke, une horretan garatzen den ekintzak aisialdiarekin zerikusirik ez izatea (oposizioak prestatzeko, birziklatze edo trebatze ikastaroak egiteko,...)
Bigarrenari dagokionez, aisialdia helburu bihurtzen da, hots, gizakia prestatu nahi da bere atsedenaldia modurik positiboenean bizi dezan.
Bi kontzeptu hauek ez dira elkarren arten baztergarriak, azken finean, aisialdiaren bitartez hezteaz hitz egiterakoan, bi definizioen arteko lotura egiteaz gain, kontzeptu zabalago bat lortzen baitugu: gizabanakoa aisialdiaz baliatuz aisialdia bizitzeko prestatzen da; denbora horretan garatzen diren ekintzak aberatsak diren neurrian astialdi aberats bat bizitzea lortuko da.
Aisialdiko heziketaren oinarriak:

- Denboren arteko polarizazioa gelditu
- Aisialdi hezigarrirako denbora batu
- Heziketa eremu desberdinen partaidetza
- Ez aspergarria
- Zer eta nola-ren autonomia
- Ongi pasa, sortu eta ikasi: elkarren arteko osagarritasuna
- Kontenplazio hutsari errespetua
- Ebaluaketa: ekoizpen hutsera ez mugaturik
- Egunerokotasunean plazerra suspertu
- Ez ohikotasunaren aukera bultzatu
- Gizabanakoaren aisia eta aisi konpartitua bateragarriak egin
- Aisialdi eredu kaltegarriei, kaña!
LUDOTEKA
Ludotekak aisialdia aurrera eraman ahal izateko dauden lokalak dira, haurrei zuzenduak daude. Hurrak mailegu zerbitzuan jostailuak lortu ditzaketen lekua, ludotekari edo hezitzaile baten laguntzaz jolastu dezaketelarik.
Honela, haur ludotekak definitzerakoan, haur eta gazte adinari zuzenduak dauden instituzio atseden kulturalak direla azpimarratu behar da. Hauen funtzioa haurraren pertsonalitatea garatzea da, honetarako bitartekoa jolasa eta jostailua delarik.
Ludotekaren helburuak:

- Haurrek gustokoak dituzten jostailuen eskeintza.
- Taldeko jolasaren garapena, adin beretsuko lagunekin.
- Haurra eta helduaren arteko komunikazio eta harremanaren hobetzea.
- Jostailu baten erosketaren aurrean orientazioa eskeintzea.
- Heziketa berezia behar duten haurrei material ludikoaren eskaintza
- Hautsitako jostailuen konponketa
- Ludotekako tailerretan jostailuen eraikitzea
- Jolasa eta jostailuaren inguruko ekintza ludikoak antolatu
- Jostailuaren aurrean haurrak duen erreakzioaren behaketa
- Jostailuaren material kalitatea aztertu eta okerrenbat egongo balitz egileari honen berri eman.
- Funtzio pedagogikoa: Jolasaren funtzio hezitzailea kontuan harturik, jolas on eta egokien hautesketa egiten du, haurraren adinara egokitua.
- Gizarte funtzio egokitzailea: Ludotekak aukera berdina ematen die egoera familiar, ekonomiko eta sozial desberdina duten haurrei, honela desberdinketa sozio-kulturalak murrizten dituelarrik.
- Funtzio komunitarioa: Jostailuen erabilpena eta ardura amankomuna da. Gurasoentzat aholkularitza eskeintzen da.
EUSKARA AISIALDIAN
Guztiok dakigun moduan, euskara hizkuntza gutxiagotua (minoritarioa) da egun Euskal Herrian. Gaztelaniaren eta frantsesaren erabateko nagusitasunak euskara egoera larrira bultzatzen du, elebitasun desorekatuko egoerara, hau da, egoera diglosiko larrira. Gainera, mundializazioak erronka berriak sortu ditu hizkuntzaren normalizazioan.
Euskara normalizatzeko prozesuaren inguruan azken hamarkadetan herri mugimendu indartsua sortu da gurean euskararen alde. Hizkuntza politikari dagokionean, baina, gure herriaren zatiketa politiko-administratiboaren ondorioz hizkuntza politika ezberdinak ezagutu ditugu erakundeen aldetik, aldeko zein kontrakoak.
Hizkuntza bat jakiteak ez du bermatzen bere erabilera, eta egun, hori da lortu beharreko erronka. Horregatik ezinbestekoa da lan munduan euskara erabiltzea eta aisialdia ere euskaraz egitea.
Aisialdiaren erabileran, bereziki aipatu behar da haur eta gaztetxoen erabilera. Aisialdian hizkera ez formala erabiltzen da, eskolan irakasten ez dena, kalean erabiltzen dena hain zuzen, aisialdian. Aisialdia euskaraz bizitzea hau normalizatzeko gakoetako bat da. Hizkuntzak gozagarri izan behar du, ez gainditu beharreko irakasgai bat, ez betebehar bat, gehiago erabiliko badute. Ondo pasatzen dutenean euskaraz aritzea lortzen badugu, urrats handia izango da.

UDAKO EGITASMOAK
Haur eta gazteei zuzenduriko aisialdian, oso ohikoak dira udaran egiten diren ekintzak. Udan eskola ez dutenez denbora libre asko izaten baitute eta denbora hori aisialdirako erabiltzea oso aproposa da.
Udako egitasmo hauen baitan ere funtzio pedagogikoak daude. Hezitzaileak haur eta gazteei heziketa egitasmo baten baitako baloreak transmititzea dute helburu: sorkuntza, laguntasuna, sentiberatasuna, autonomia pertsonala,...
Egitasmo hauek gaurko gizartean funtzio ezberdinak betetzen dituzte, segun eta nondik begiratzen dugun:

- Gurasoentzat: Gehienatan haurrak nonbaiten "uzteko" aukera bezala ikusten dute, urtean zehar eskolak bete duen funtzioa jarraituz. Baina badira haurrak erlazionatzeko edota jolasten ikasteko bidaltzen dituztenak ere (oso gutxi, tamalez)
- Haur eta gazteentzat: Erlazionatzeko, ingurune berriak ezagutzeko, ohikoak ez diren ekintzak burutzeko, balore nahiz helburu batzuen baitan hazteko,...
- Hezitzaileentzat: Komunitate/errealitate batekiko konpromisoa gauzatzeko aukera, sarrera ekonomiko gisa, arlo teorikoa praktikan jartzeko, errealitate/ingurune berriak ezagutzeko aukera, beste hezitzaileekin elkarrekintza,...
- Gizartearentzat: Egoera sozioekonomiko gutxiagotuetan dagoen jendearen partaidetza bultzatu/ahalbideratu, heziketa eremu berrien onarpena suposatzen du,...
- UDALEKU IREKIAK:
- UDALEKUAK:
- IBILALDIAK:
- KANPALDIAK:
Naturarekiko kontaktu zuzena ahalbidetzen duten heziketa egitasmoak dira, beraz, kanpin dendetan gauzatzen dira eta orokorrean 6 urtetik gorako haur eta gazteekin. Gauzatzen diren ekintzek ere harreman zuzena edukiko dute ingurune naturalarekin eta beronekiko harremanarekin.
- EGONALDIAK:
Denbora tarte garrantzitsu bat eskaintzen zaio ekintza mota konkretu bat egiteari: ingelera edota euskararen irakaskuntzari, abentura ekintzak egiteari, bidaiatzeari, ... Beraz, interesgune bat zehazten da eta egonaldian zehar erreferentzia bilakatzen den gaia izanik, ekintza ugari burutzen dira gaia jorratzeko.
- AUZOLANDEGIAK:
Boluntarioen laguntza behar duten gizarte proiektuetan oinarritzen dira: ingurumenaren zainketa, eraikinen berrikuntza,... Orokorrean, goizez proiektuaren lanak burutzen dituzte etaarratsaldean, berriz, aisialdiko ekintzak.
- ELAKARTRUKEAK:
Ingurune ezberdinetako gazteak elkar ezagutzeko, ohiturak elkartrukatzeko, euren herriak ezagutzeko,...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)