Mostrando entradas con la etiqueta kontsumismoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontsumismoa. Mostrar todas las entradas

jueves, 24 de enero de 2008

AISIA ETA KONTSUMOA


Gaur egungo gizarte kapitalista honetan kontsumismoa barru barruraino sarturik daukagu, eta horrek gure aisialdia bizitzeko moduan ere izugarrizko eragina du.


Gizarteak berak, kontsumista bilakatzen gaitu. Beherapenak, gabonak,... besteak beste dira horren adibide garbia. Neguko edozein larunbatetan merkatal zentruren batera joanez gero (are gehiago eguraldi txarra egiten badu) jendez beteta egoten dira. Jendea egun pasa mendira edota zerbait bisitatzera joan beharrean, erosketak egitera joaten da. Honekin ez dut esan nahi erosketak egitea txarra denik, baina askotan behar ez ditugun gauzak erosten bukatzen dugu, behin joanda nola bueltatu ezer gabe!



Aisialdian eragina duen beste kontsumismo mota bat bideojoko eta horrelakoena da. Oraingo haur eta gazte gehienek dute mugikorra, ordenagailua, telebista gelan, bideojokoak,... Haur eta gazte hauetariko askok, nahiago izaten dute etxean gelditu, lagunekin kalera irten baino. Gainera etxean daudenean ere gelan isolatuta egoten dira, beraien bideojokoekin edota interneten nabigatzen. Horrelako jendea arazoak izaten ari da, gauza guzti horiekiko menpekotasuna du, eta gainera gizarteratzeko arazoak ere baditu, ez baitakite besteekin erlazionatzen.


Bueno, horiek muturreko kasuak dira, baina adibide gisa balio digute, gure begien aurrean dugun arazoaz konturatzeko. Horrek ez du esan nahi bideo jokoak, telebistak edota ordenadoreak kendu behar direnik, baina erabiltzen jakin behar dira. Guztiarekin gertatzen den bezala, gehiegizko erabilera kaltegarria izan daiteke.
Honekin zerikusi handia duen bideo bat ikus dezakezue, "Aisialdiaren Alternatibak" izenburuarekin aurretik egin dudan sarrera batean. Ikusi ez baduzue, ikustea gomendatzen dizuet!