Lehenengoari dagokionez, soilik heziketa motaren bat garatzen den denbora epeaz hitz egingo genuke. Aisialdia, kasu honetan, hezigarria den ekintza bat garatzeko denbora da. Dena dela, gerta liteke, une horretan garatzen den ekintzak aisialdiarekin zerikusirik ez izatea (oposizioak prestatzeko, birziklatze edo trebatze ikastaroak egiteko,...)
Bigarrenari dagokionez, aisialdia helburu bihurtzen da, hots, gizakia prestatu nahi da bere atsedenaldia modurik positiboenean bizi dezan.
Bi kontzeptu hauek ez dira elkarren arten baztergarriak, azken finean, aisialdiaren bitartez hezteaz hitz egiterakoan, bi definizioen arteko lotura egiteaz gain, kontzeptu zabalago bat lortzen baitugu: gizabanakoa aisialdiaz baliatuz aisialdia bizitzeko prestatzen da; denbora horretan garatzen diren ekintzak aberatsak diren neurrian astialdi aberats bat bizitzea lortuko da.
Aisialdiko heziketaren oinarriak:
- Denboren arteko polarizazioa gelditu
- Aisialdi hezigarrirako denbora batu
- Heziketa eremu desberdinen partaidetza
- Ez aspergarria
- Zer eta nola-ren autonomia
- Ongi pasa, sortu eta ikasi: elkarren arteko osagarritasuna
- Kontenplazio hutsari errespetua
- Ebaluaketa: ekoizpen hutsera ez mugaturik
- Egunerokotasunean plazerra suspertu
- Ez ohikotasunaren aukera bultzatu
- Gizabanakoaren aisia eta aisi konpartitua bateragarriak egin
- Aisialdi eredu kaltegarriei, kaña!