martes, 5 de febrero de 2008

AISIALDIA ETA DENBORA LIBREA


Bi kontzeptu hauek elkar loturik daude, baina ez dute esanahi berdina, nahiz eta askotan nahasten ditugun. Aisialdia gure denbora librean ematen da aurrera, baina denbora libre guztia ez da aisialdia.

Denbora librea: obligaziorik ez duguneko denbora tartea, hau da, lan orduak edo ordu okupatuak ez direnak. Konturatzen garena baino denbora libre gehiago dugu, baina gehienetan alferrrik galtzen dugu.

Hala ere, askotan denbora librearen barruan, egiten ditugun zenbait gauza, nahiz eta, lan ordukoak ez izan, maila batean beharrezkoak direnak dira, hala nola, jatorduak, etxeko lanak, alde batetik bestera joaten pasatzen dugun denbora, enkarguak...

Aisialdia: Denbora librearen barruan, guk nahi duguna egin ahal izateko geratzen zaigun denbora izango litzateke, hau da, eguneroko lan eta okupazioetatik "soberan" dugun denbora hori.

Kontzeptu hau argi ikus dezakegu hurrengo taulan: