martes, 22 de enero de 2008

AISIALDI ESKOLAK

Aisialdia aurrera eramateko, hainbat profesionalen lana behar da, eta hain zuzen profesional horiek formatzeko helburuarekin sortzen dira aisialdi eskolak.

Esan beharra dago aisialdi eskola ugari daudela, hona hemen hauetariko batzuen helbideak:
http://www.txatxilipurdi.com/
http://alaiki.net/rojo.htm?qColor=rojo&idioma=E
http://www.gaztetxoak.com/euskara/intro_e.htm
http://www.keima.net/


Oraingoan Urtxintxaren Aisialdi Eskolari buruz hitz egingo dugu. Urtxintxa Astialdiko Eskola 1986an jaio zen astialdi hezkuntza eredu ezberdin eta berritzailea eskaintzeko asmoz. Hauen ekintza nagusiena, heziketa ez-formalean hezkuntza bultzatzea eta garatzea da, ekite komunitarioan jarduteko gizarte-agenteak prestatzeko helburuaz.

Hezkuntzaren ezaugarriak:
  • Hezkidetzailea (parekidetasuna)
  • Kritikoa
  • Ikertzailea
  • Dinamikoa
  • Sortzailea
  • Etengabeko egokitzapena
  • Anitza
  • Euskalduna

Eskaintzen dutenaren ezaugarria:
  • Kalitatezko profesionalak
  • Hezkuntza pertsonalizatua
  • Programa berritzaileak
  • Baliabide material egokiak eta eguneratuak
  • Gaurkoturik dagoen materiala
  • Kudeaketa eraginkorra

Metodologia:
  • Partehartzailea
  • Aktiboa
  • Praktikoa
  • Ikertzailea
  • Ebaluaketa jarraia
  • Iraunkorra

Zeinekin elkarlanean:
  • Elkarteak: aisialdia, euskara, gurasoak,emakumea, gazteak, etorkinak...
  • Ikastetxeak: irakasleak, ikasleak, begiraleak,...
  • Enpresak: abentura, formazio,...
  • Erakundeak: udalak, foru aldundia, berritzeguneak,...
Informazioa http://www.urtxintxaeskola.org/euskera/urtxintxa.php-tik hartua

viernes, 18 de enero de 2008

AISIALDIA HIRUGARREN ADINEAN

Aisialdiaz hitz egiterako orduan, inkonszienteki, haur eta gazteetan pentsatzen dugu. Baina aisialdia adin tarte guztiei zuzendua dago.
Hirugarren adina, adin tarte oso berezia da, lan munduaren partaide izeteari utzi dioten pertsonak dira eta denbora libre asko dute. Baina ez dute jakiten zer egin libre duten denbora guzti horretan.
Beraz, gaizki sentitzeko joera dute, ez dakite ondo zein den beraien lekua eta ezertarako balio ez dutela pentsatzen hasten dira. Horrez gain, gizarteak ere askotan bazterturik dugun kolektiboa da.
Hau guztia kontutan hartzen badugu, aisiadia hirugarren adinean zein garrantzitsua den ikusiko genuke. Geure burua baliagarri sentitzeak, bizi baldintzen onura baitakar.
Gero eta elkarte eta zentru gehiago daude, kolektibo honen dinamizazioari zuzenduta. Sasoi horretan, gozamena eta beste pertsonekin elkartzea dira asisialdiaren abiapuntuak, bestetan bezala. Ariketa fisikoari zuzendutako ekintzak ere antolatzen dira, baina kontuan izan behar da beraien adina eta kapazitatea, askok ezingo baitute edozein ariketetan parte hartu.
Elkarte edo zentru bakoitzak ekintza desberdinak antolatzen ditu(eskursiloak, festak, ikastaroak...) eta ekintza bakoitzak helburu espezifikoa izaten du(psikomotrizitatea lantzea, entretenitzea, bakarrik ez sentitzea,...).
Antolatzen diren ekintza guzti hauek harrera bikaina izaten dute, oso gogotsu hartzen dituzte. Horrek erakusten digu adineko jendeak bere ahalbide fisiko mentalak,... garatzeko duen sekulako gogoa.




miércoles, 7 de noviembre de 2007

Gazteen aisialdirako alternatibak

Hurrengo bideoa Deustoko gazte batzuk egina da. Bertan, Bilbok gazteei ematen dizkien aisialdi alternatibei buruzko kritika bat egiten da. Drogak eta kontsumismoaren gaiekin sartzen dira, baita teknologia berrien erabilpen okerrak gazte batzuetan sortu dituen arazoekin ere.

Onena norberak bideoa ikusi eta bere ondorio propioak ateratzea izango da:

lunes, 22 de octubre de 2007

Aisialdiaren kontzeptua urteetan zehar

Aisialdia, bizitza honetan guztia bezala, urteen poderioz aldatuz joan da.

Garai batean aisialdia dirudunen gauza zen, herri xehearen gehiengoa nekazaria zen eta hauek ez zuten denbora lana ez zen beste ezertarako. Beraz, garai hartako aisialdiak lanarekin erlazio zuzena zuen. Orduko aisialdi denbora azokak eta horrelakoak zirela esan dezakegu, nekazariak egun hauetan lana egiteaz gain gainontzeko herritarrekin elkartzeko aukera izaten zuten eta gainera azoka egunak festa bihurtzen ziren herrian (oraindik ere tradizio honek jarraitzen du).

Bestalde Jauntxoek, zaldunek eta orokorrean, dirudunek, beraien aisialdia beste modu batera bizi ohi zuten. Pelikula askotan ikusi ditugun bufoiak ziren hauenzat denbora pasa dibertigarrienetako bat.

Erromatarren garaian, berriz, Gladiadoreak eta horrelakoak izan ohi ziren aisialdiaren oinarria.

Haurrei dagokionez, jolasa izan da hauen denbora pasa nagusietako bat. Tradizioz, haurrak kalean jolastu izan dira, baina gaur egungo garaietan, gero eta haur gutxiago ikusten ditugu gure kaleetan. Beldurra sortu da, kaleak arriskutsuak bihurtu direla esaten da, eta egia da haurrek kalean gero eta toki gutxiago dutela, trafikoa, biolentzia, eta batez ere gaur egungo gurasoek beraien seme alabak bakarrik lagatzeko duten beldurragatik.

Arazo honi aurre egiteko sortu dira ludotekak, aisialdi taldeak...

jueves, 11 de octubre de 2007

Sarrera

Ongi etorri blog hau bisitatzen duzuen guztioi!

Ni Amaia Mancisidor nauzue, Gizarte Hezkuntza 2.mailako ikaslea. Blog hau egiterako orduan, aisialdiaren gaia aukeratu dut, izan ere, Urtxintxa Eskolako begiraleen kursiloa egiten ari naiz, eta interesgarriak iruditzen zaizkit bertan jorratzen ditugun gaiak.

Beraz, blog honetan jorratuko den gai nagusia aisialdiarena izango da, beti ere hezkuntzarekin erlazionatzen saiatuko naizelarik. Aisialdia eta hezkuntzaren artean erlazio zuzena baitago, nahiz eta askotan kontuan ez hartu.

Gehienetan, hezkuntzaz hitz egitean, eskola etortzen zaigu burura, hau da, hezkuntza formala. Baina ez gara konturatzen hezkuntza formalaz gain beste hezkuntza eredu batzuk ere badaudela, hezkuntza ez-formala eta informala.

Aisialdia, hezkuntza ez-formalaren barruan sartzen dugu, eta honen helburu edo abiapuntua, jolasaren bidezko hezkuntza da.