lunes, 22 de octubre de 2007

Aisialdiaren kontzeptua urteetan zehar

Aisialdia, bizitza honetan guztia bezala, urteen poderioz aldatuz joan da.

Garai batean aisialdia dirudunen gauza zen, herri xehearen gehiengoa nekazaria zen eta hauek ez zuten denbora lana ez zen beste ezertarako. Beraz, garai hartako aisialdiak lanarekin erlazio zuzena zuen. Orduko aisialdi denbora azokak eta horrelakoak zirela esan dezakegu, nekazariak egun hauetan lana egiteaz gain gainontzeko herritarrekin elkartzeko aukera izaten zuten eta gainera azoka egunak festa bihurtzen ziren herrian (oraindik ere tradizio honek jarraitzen du).

Bestalde Jauntxoek, zaldunek eta orokorrean, dirudunek, beraien aisialdia beste modu batera bizi ohi zuten. Pelikula askotan ikusi ditugun bufoiak ziren hauenzat denbora pasa dibertigarrienetako bat.

Erromatarren garaian, berriz, Gladiadoreak eta horrelakoak izan ohi ziren aisialdiaren oinarria.

Haurrei dagokionez, jolasa izan da hauen denbora pasa nagusietako bat. Tradizioz, haurrak kalean jolastu izan dira, baina gaur egungo garaietan, gero eta haur gutxiago ikusten ditugu gure kaleetan. Beldurra sortu da, kaleak arriskutsuak bihurtu direla esaten da, eta egia da haurrek kalean gero eta toki gutxiago dutela, trafikoa, biolentzia, eta batez ere gaur egungo gurasoek beraien seme alabak bakarrik lagatzeko duten beldurragatik.

Arazo honi aurre egiteko sortu dira ludotekak, aisialdi taldeak...

jueves, 11 de octubre de 2007

Sarrera

Ongi etorri blog hau bisitatzen duzuen guztioi!

Ni Amaia Mancisidor nauzue, Gizarte Hezkuntza 2.mailako ikaslea. Blog hau egiterako orduan, aisialdiaren gaia aukeratu dut, izan ere, Urtxintxa Eskolako begiraleen kursiloa egiten ari naiz, eta interesgarriak iruditzen zaizkit bertan jorratzen ditugun gaiak.

Beraz, blog honetan jorratuko den gai nagusia aisialdiarena izango da, beti ere hezkuntzarekin erlazionatzen saiatuko naizelarik. Aisialdia eta hezkuntzaren artean erlazio zuzena baitago, nahiz eta askotan kontuan ez hartu.

Gehienetan, hezkuntzaz hitz egitean, eskola etortzen zaigu burura, hau da, hezkuntza formala. Baina ez gara konturatzen hezkuntza formalaz gain beste hezkuntza eredu batzuk ere badaudela, hezkuntza ez-formala eta informala.

Aisialdia, hezkuntza ez-formalaren barruan sartzen dugu, eta honen helburu edo abiapuntua, jolasaren bidezko hezkuntza da.